Abusu Ikastolak 3 kontratazio egin behar ditu
Abusu Ikastolak DBHko irakasle gisa aritzeko 22/23 ikasturterako ondoko irakasleak behar ditu:
- DBH 2ko tutore eta Euskara eta Frantsesa irakaslea. Interesatuak ikasgai hauek emateko beharrezko ikasketak eta CAP/masterra izan beharko du.
- Musikako irakaslea. Interesatuak ikasgai hau emateko beharrezko ikasketak CAP/masterra, euskarazko C1 maila eduki beharko du.
- Gizarteko irakaslea. Interesatuak Historian edo Geografian gradua (edo gizarteko ikasgaia emateko habilitazioa), CAP/masterra, euskarazko eta ingelesezko C1 maila eduki beharko du.
Lehenengo 2 kasuetan, lanaldiak %80 inguruko lanaldi murriztuak dira. Azken kasuan, Gizarteko irakasleari dagokiona, %50 inguruko lanaldi murriztua izango litzateke. Interesatuak bidal ezazue CVa eta espediente akademikoa abusu@ikastola.eus helbidera abuztuaren 31rako (egun hori barne) EUSKARA, MUSIKA edo GIZARTE erreferentziarekin.