Abusu Ikastolak Agenda 30 udal proiektuan parte hartu du

Ostegunean, Bilboko 55 ikastetxetako ikasleek (horien artean Abusu ikastola) ikasturtean zehar egindako lana aurkeztu zioten Bilboko Udalari, baita maiatzaren 5eko Otxarkoagan burututako eskola arteko Foroan adostutako ikasturteko proposamen eta konpromisoak ere.

DBH1eko bi kide, ikastolako A30 lan taldeko irakaslearekin batera, Udaletxeko Batzar Aretoan egon ziren gure ikastolan burututako lana azaltzeko. Gainera, hurrengo ikasturteari begira zer nolako erronkak ditugun azaldu zituzten ere. Alkateordeari eta Mugikortasun Zinegotziari etorkizuneko gure Bilbo eraikitzeko galderak egin zizkieten.

Amaieran musika emanaldi bat gozatu ahal izan zuten eta eskola batzuk egindako lan zehatzak ikusi.