Atxuri eta Bolueta artean egin den Bilboko tranbiaren luzapenak geltoki bat izango du bihartik Abusun Ikastolaren ondoan

Bilboko tranbiaren luzapena Atxuri eta Boluetaren artean, bihar martxoak 25 egongo da erabilgarri. Ibilbide horren berrikuntzetako bat Abusun eraiki den geralekua da, hain zuzen ere Mirafloresko tunelaren irteeran eta gure Ikastolaren ondoan. Geltoki horrek irisgarritasuna hobetuko du eta Abusu Ikastola eta Bilboko erdialdearen arteko konexio azkarra indartuko du. Tranbiaren trazadura berrriak 8 kilometro eta 16 geraleku izango ditu Bolueta eta Etxetxua (La Casilla) artean. Ostiraletik aurrera, Abusuko ikasle, irakasle, langile eta biztanleok garraiobide azkar, puntual eta iraunkor honetaz gozatzeko aukera izango dugu. Tranbiaren luzapena aukera ezin hobea izango da Abusu Ikastola Bilboko erdigunea eta hainbat auzorekin lotzeko.