BIHAR endekalogoa

BIHAR: Elkartasun Ikastolak Europar Kooperatiba Elkartearen Batzar Nagusia amaitu berritan aurkeztu dute BIHAR. Euskal Hezkuntza Sistemak bere baitan jaso behar dituen oinarrien ENDEKALOGOA.

Oinarria 3 bloketan banatzen dira:

  • Oinarrizko printzipioak: unibertsala; euskara eta euskal kultura ardatz dituena; Euskal Curriculumetik eraikia eta Euskal Herria bere osotasunean landuko duena
  • Hezkuntzak landu beharreko baloreak: hezkidetzan oinarritua; laikotasunean heziko duena; ikasleak bere egiten dituen ezaugarrietatik pentsatua, eta inklusiboa.
  • Hezkuntzaren antolaketa: gobernantza demokratikotik antolatua; ikastetxeei autonomia aitortuko diena, eta publiko-herritar eredutik sortua.

Datozen hilabeteotan, ikastolaz ikastola, herriz herri, Euskal Hezkuntza Sistema eraikitzeko proposamenak lantzen ibiliko dira: Herri 1, Hamaika oinarri, 111 Ikastola.

ARTIKULU OSOA IRAKURTZEKO, SAKATU HEMEN.