Bizitzarako lan txokoak
Hezkuntza laguntzarako premia bereziak dituzten ikasleak ikastetxe arruntetan sartzeak hezkuntza-esperientzia ugari garatzea bultzatu du, haien beharretara egokitutako erantzuna emateko.
Oinarrizko hezkuntzaren helburuetako bat gaitasun pertsonalen garapena sustatzea da, izan ditzaketen hezkuntza-desberdintasunak eta -premiak konpentsatuz.
Hori guztia kontuan hartuta, Abusu Ikastolan (2019-2020) hezkuntza-esperientzia berri bat jarri dugu abian, programazio propioarekin, metodologia desberdinekin eta ikasleen beharretara egokitutako curriculum-materialak landuz.
Gaur egun, ikasturte honetan, proiektu honetan 7 ikaslek eta 2 irakaslek parte hartzen dute (guztiak Bigarren Hezkuntzakoak).
Hezkuntza-esperientzia horri "Bizitzarako lan-txokoak" deitu diogu. Hezkuntza-esperientzia berri honen txokoak honako hauek dira:
- Nor gara gu, zer gara gu
- On/Off
- Bazen-behin…
- Non natura, han bihotza
- 1,2,3 akzioa