"Citius, altius, fortius" proiektuan Grezia eta Erromaren inguruko edukiak landu dituzte

DBH1eko ikasleek Grezia eta Erromarekin erlazionatutako edukiak landu dituzte Joko Olinpikoak oinarritzat hartuta. Garaiko horretako eraikinak, gugan izan duten eragina eta irabaztearen garrantziari buruz aritu dira.

“Altius, Citius, Fortius” izeneko proiektua dagoeneko bukatu dute ikasleek. Proiektuaren baitan LH 4. mailako ikasleek batera Abusu ikastolako Joko Olinpikoak ospatu zituzten. Ikasleek taldeka antolatu zituzten froga ezberdinak, hala nola lasterketak, jaurtiketa edo stadiumeko lehiaketak.

Landutako argibide-orriaren bitartez joko guztiak azaldu zizkieten eta eurek sortutako materiala erabili zuten frogak burutzeko. Lehia osasuntsua izan zen eta ikasle guztiek ikasi zuten elkarlanean irabazten. Amaitzeko sariak ere banatu ziren, dominak, koroak… proiektuaren oroigarri polita izan zezaten.