DBH1eko ikasleek gela kobazulo bihurtu dute LH1eko ikasleei “Eta argia egin zen” proiektua azaltzeko

Ikasleek aurten landu dituzten proiektuen kontaixuak tantaka eta kontu handiz egiten ari gara. Horregatik aurrekoetan kontaketa hauek gurasoentzat egin baziren ere, momentuz ikasle txikiagoei azaltzen ari zaie. DBH1ko ikasleek pasa den ostegunean eta oporrak hartu baino lehen “Eta argia egin zen” proiektua aurkeztu zieten LH 1eko ikasleei.

Aurreko egunetan DBHko gela bat kobazulo bihurtu eta Historiaurrera egin zuten salto. Ikasleek azken asteetan, plastikan, gaztelanian, gizarten eta euskaran landutako edukiak azaldu dizkiete txikiei, hala nola, garai horietako gizarte egiturak eta lanabesak, labarretako sinesmenak eta artelanak, narrazioaren egitura eta aditzak eta historiaren mapa.

Proiektuaren prozesua azaltzeaz gain, sortutako bukaerako produktuak ere erakutsi dizkiete eta kilker batek esan dienez, oporren bueltan eraikin nagusiko ikasle txikienek sorpresatxo bat izango dute! Ea zein den!