DBH2ko ikasleek Montefuerteko parkean Trail running bat sortu dute

DBH2ko ikasleen proiektuaren produktua Montefuerteko parkean Trail bat sortzea izan da. Trail honen helburua higidura zuzen uniformea ulertzea izan zen, hau da, higidura mota honetan abiadura konstantea dela eta ez dagoela azeleraziorik. Hau guztirako ikasleek I. Abusu trail running lehiaketa sortu zuten.

Ikasleek Heziketa Fisikoan bi ibilbide sortu zituzten: bata laburra (LH5 eko ikasleentzat) eta bestea luzea (beste guztientzat). Horrez gain ibilbidean zehar 7 kontrol puntu ezarri zituzten eta puntu bakoitzaren artean zegoen distantzia neurtu. Trailean beraien lana, kontrol puntu bakoitzean talde ezberdinek egiten zuten denbora neurtzea izan zen. Kontrol puntu ezberdinen arteko distantzia jakinda eta batetik besterako denbora neurtuta, talde bakoitzaren abiadura neurtu zuten tarte guztietan.

Irabazlea ibilbide guztian abiadura konstanteena eraman zuen taldea izan zen. Aldiuneko abiadura guztiak kalkulatu eta gero, eta datu guztiak aztertu ondoren (talde batzuk kide guztiak batera ez sartzearren deskalifikatuak izan ziren) irabazleak hauek direla ondorioztatu dute:

  1. Avac. Emc2 (LH5)
  2. Natxezetau ( DBH4)
  3. AUEA zientzilariak (LH5)

Zorionak irabazleei!