DBH3ko ikasleek Legebiltzarra eta Gasteiz bisitatu dituzte

“Ready To Lead” proiektuaren barnean DBH 3ko ikasleek irteera egin zuten Gasteizera, bertan EAEko Legebiltzarra eta hiriko Alde Zaharra ezagutu zituzten.

Hiriburura iritsi zirenean Legebiltzarrera sartu eta han bere areto garrantsitzuenak ikusi zituzten. Lehenik prentsa aretoan egon ziren Abusu Ikastolako ikasleak eta bertan, legebiltzarreko historia eta eraikinaren ezaugarriak azaldu zizkieten. Ondoren areto nagusira sartu eta han legebiltzarkide eta mahaiko kideen eserlekuetan eseri ziren. Bertan legebiltzarrean dauden alderdi politiko ezberdinak non esertzen ziren azaldu zieten, baita aretoaren historia eta ezaugarriak ere.

Bukatzerakoan, legebiltzarretik atera eta Gazteiztik barrena ginkana bat egin zuten hiria hobe ezagutzeko.