DBH4ko PROIEKTUA

 

 

 

Webgunean ikusi zenuten moduan DBH4ko proiektuaren metakognizio atala Estatu eta Hegoameriako irakasleei aurkeztu genien Fundación Trilemaren eskutik. Baina proiektu hau ere Erasmus+ duen online plataforman landu genuen etwinning bidez.

Istanbuleko irakasle eta ikasle batzuekin batera, zehazki Anasya eskolarekin, gure hiri bakoitzeko ezaugarriei buruzko posterrak sortu genituen eta gure artean partekatu.

Proiektuarei amaiera emateko online saioa burutu genuen gure eta euren ikasle batzuen artean, landutakoari nolabaiteko benetazko amaiera emateko.

Ikasle eta irakasleengan motibazioa sustatu duen ekintza izan da, eta egin genuen proiektuari bestelako erabilera eman genion, azkenean gure hiria, kanpotar batzuei aurkeztu eta ikastolako edukiak errealitatearekin lotuz.

Hemen duzue gure ikasle talde batek proiekturako sortutako weborria:

https://sites.google.com/abusu.ikastola.eus/letshittheroad/hasiera