Ekainaren 28ko asanblada deialdia

Kooperatiba honetako Errektore Kontseiluak, 2022ko  ekainaren 7an egindako bileran, gure estatutuek diotena jarraituz, honako erabakia hartu du:

OHIKO ASANBLADA OROKORRERAKO DEIALDIA EGITEA

2022ko ekainaren 28an:

Lehen deialdia 17:00etan, bigarren deialdia 17:30etan eta hirugarren deialdia 18:00tan Ikastolako egoitzan, ondorengo GAI ORDENA jarraituz:

  1. Aurreko Asanbladako aktaren irakurketa.
  2. Asanbladako akta onartuko duten bazkideen izendapena.
  3. 2021 ekitaldiaren urteko kontuen aurkezpena eta emaitzaren banaketa, hala badagokio, onarpena.
  4. Ibilaldiaren balorazioa.
  5. Artezkaritza kideen berritzea.
  6. Jarraipen pedagogikoa.
  7. Norberak lekarkeena.

OHARRAK:

a. Artezkaritza kide bezela zuen hautagaitza aurkezteko epea ekainaren 20a izango da. artezkaritza@abusu.ikastola.eus helbidera emaila bidaliz egin dezakezue.

b. Asanblada egunean 3. deialdira, azaltzea gomendatzen da.

c. Bazkide guztiek Asanbladan aztergai izango diren gaien inguruko informazioa bilduko duen txostena eskuratuko duzue aldez aurretik. Era berean, eskuragarri  dituzue Ikastolaren egoitzan 2021eko Urteko Kontuak.

d. Barne jolastokia zabalik izango duzue kotxeentzako.

Estatutuetan datorrenari jarraituz, boto sozialen %10a ordezkatzen duten bazkideek, gaurtik aurrera eta 5 egunetako epearen barruan, Artezkaritza Kontseiluari helarazi diezaiekete, gai ordenenean sartuta ez dagoen gairen bat Asanbladan tratatua izatea.

Gure Estatutuetan azaltzen den bezala, Asanbladara etortzerik izango ez duten bazkideak, beste bazkide batek ordezkatzeko aukera du. Horretarako, deialdiarekin batera doakizuen akreditazio dokumentua behar bezala bete eta sinatu beharko duzue. Bazkide bakoitzak, gehienez ere, bi bazkideren ordezkaritza izan dezake, bereaz gain.

                                                                                                                                                                                  ABUSU IKASTOLAKO ARTEZKARITZA BATZORDEA