Elkartasun Ikastolek 800.000€ banatu dituzte

Elkartasun Ikastolak Europar Kooperatiba Elkartearen Batzar Nagusiak gaur ebatzi ditu 2021 urterako diru-laguntzak. Hamahiru eskakizun egin ziren guztira, eta horietako hamarrek egin dute aurrera. Guztira, 802.324 euro banatu dituzte hamar eskari horien artean.

2012an sortua

Balioan jarri nahi dugu elkartasun ahalegin honek daukan neurri izugarria. Izan ere, 2012ko azaroan Elkartasun Ikastolak Europar Kooperatiba Elkartea sortu zenetik, ikastola guztien ekarpenari esker 7.075.334 euro banatu dira beharra zuten ikastolei lagundu eta inbertsio berriak sustatzeko. Eta denboran atzerago joango bagina, 1992 urtetik indarrean dagoen ikastolen Elkartasun Kutxak 18 milioi eurotik gora banatu ditu guztira.

Elkartasun Kutxak helburu zehatz hauek ditu:

֍ Ikastola berriak sortzen laguntzea.

֍ Dagoeneko sortuta dauden ikastoletan, aktibitate estrategiko berriak abian jarri eta garatzen laguntzea.

֍ Inbertsio estrategiko berriei aurre egiten laguntzea.

֍ Tokian tokiko ikastola eta eremuetan, Ikastola Taldearentzat estrategikoak diren lerro berriak sortzen laguntzea.

ARTIKULU OSOA IKUSTEKO, SAKATU HEMEN.