Ibilaldia 2022 Abusu Ikastola, Kantu Kolore ikuskizuna Arrigorriagan

Ibiladiaren programazioaren baitan ostiral honetan, martxoak 25, 18:00etan Kantu Kolore taldearen Peru Krokodiloa ikuskizuna ospatuko da Arrigorriagako kiroldegiko kantxa urdinean. Kantu Kolore taldeak ondoren eskolan landu ahal izango ditugun kantak aurkeztuko ditu. Emanaldia 2 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendua dago eta bertan Kantu Koloreko kideek zuzeneko musika ikuskizuna eskainiko dute. Ekitaldian haurrak eta euskara izango dira protagonistak eta beraien parte hartze aktiboa bultzatzeko erremintak (musika eta koreografia) jarriko dituzte. Kontzertuan adin eta gustu desberdinetako haurrei zuzendutako kantak joko dituzte, gurasoek ere familia eta lagun giroan gozatzeko aukera izango dutelarik. Beraz guztiok animatzen zaituztegu ostiraleko Kantu Koloreren ikuskizunan parte hartzera.

Argi dago Ibilaldia ez dela egun bakarreko jaialdi soila, baizik eta urte osoan garatuz doan proiektua. Hala kultur ekimen hauekin ikastola eta euskal kultura Bizkaiko hainbat lekutara zabalduko ditugu.