Ibilaldia 2022ko bideoklip eta abestia aurkeztu ditugu Bilbon

Pasa den martxoaren 18an Ibilaldiaren bideokliparen aurkezpen mundiala egin genuen Bilboko BBK aretoan. Estreinaldian ikasle, irakasle, zuzendaritzako kide, guraso eta gonbidatuek Kale Nagusian dagoen sala guztiz bete zuten. Imanol Ituiño magoak aurkeztutako ekitaldia txalapartaren doinuekin hasi zen eta bertan Abusu Ikastolaren eredu kooperatiboa, euskal kultura eta balio sozialek leku berezia izan zuten.

Iraganetik etorkizunerako ibilbidean 1994ko Ibilaldiaren kantua gogoratu zuten Sumore taldeko Yaiza eta Oihanek. Yogurinha Borova eta Africa Bibang abeslariek ordezkatu zituzten oholtzan bideoklipan parte hartu zuten artistak. Amaiera aldera Ikastolako ikasle talde batek, Onintza Enbeitak idatzitako eta Mihailovic-ek musikatutako abestiaren doinuarekin, jauziz eta piruetaz beteriko koreografia zoragarria dantzatu zuen. Eguna amaitzeko espero zen bezala, 2022ko ibilaldiaren bideoklip berriaren aurkezpena egin zen. Bertaratu zirenen arabera bideoklipa, alaia, koloretsua eta erritmo handikoa.

Abusu Auzoko hainbat txokotan grabatua eta auzoarekiko lotura eta harrotasuna adieraziz. Iker Villa, La Basu, Afrika Bibang eta Yogurinha Borova abeslariek parte hartu dute bideoklipa, abestiari ukitu anitz, inklusibo eta dibertigarria emanez. Imanol Ituñok bertaratu ziren agintari eta gonbidatuei eskerrak eman zizkien, besteak beste Bilboko alkatea Juan Mari Aburto, Arrigorriagako alkatea Maite Ibarra, Jose Angel “Txopo” Iribar, Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakari eta gainontzekoei. Ekitaldia txalo zaparrada handi batekin amaitu zen.

Oraindik bideoa ikusi ez baduzu hemen daukazu!