Ikaslearen irteera profila

  • Bizitzarako eta ikasten jarraitzeko prest dagoena.
  • Erronka berriei aurre egiteko ausarta den pertsona, bere ezagutza eta aurre-esperientziak ikaskuntza egoera berriei aurre egiteko erabilita.
  • Bere buruan konfiantza izanik betebeharren ardura eta erronkei aurre egiteko estrategia ezberdinak erabili eta erabaki bat hartzeko gai den pertsona.
  • Zoriontsua den pertsona.
  • Norbanako, besteekiko eta inguruarekiko errespetua duen pertsona.
  • Gizartea aktiboki hobetu nahi izanik, helburu komun bat lortzeko taldean lan egiten duen pertsona modu konstruktiboan eta iritzi propioarekin.
  • Norbere burua zaindu eta bere gaitasun motoreak ezagutzen eta kontrolatzen dituena, osasun ohiturak barneratuz: elikaduraren aldetik, oinarrizko garbitasuna, … eta jarduera fisikoa eta mugimenduaz disfrutatuz.
  • Bere burua eta emozioak ezagutuz eta kudeatuz bide ezberdinak erabilita naturalki eta modu ulergarrian eta egokian bizipenak, beharrak eta sentimenduak jende aurrean transmititzen dituen pertsona.
  • Autoestimu indartsua izanda frustrazioa kudeatzen dakiena, besteekiko solidarioa eta enpatikoa den pertsona.
  • Euskal hizkuntza eta Kultura erreferentzia eta ardatz izanik eta erabilera eraginkorra eginez gure kultura eta hizkuntza transmititu eta indartzen duena, beste hizkuntza eta kulturekiko adeitasuna eta jarrera irekia erakusten duen bitartean aniztasun hori norberaren osagarri gisa ulertuz.