Irteera profila

Euskaldun eleanitza

Bizitzarako eta ikasten jarraitzeko prest dagoena.

Ausarta

Erronka berriei aurre egiteko ausarta den pertsona, bere ezagutza eta aurre-esperientziak ikaskuntza egoera berriei aurre egiteko erabilita.

Konfiantzaduna

Bere buruan konfiantza izanik betebeharren ardura eta erronkei aurre egiteko estrategia ezberdinak erabili eta erabaki bat hartzeko gai den pertsona.

Zoriontsua

Zoriontsua den pertsona.

Errespetuduna

Norbanako, besteekiko eta inguruarekiko errespetua duen pertsona.

Taldean ausarta

Helburu komunak lortzeko taldean kooperatzen duen pertsona.

Norbereburuaren zaintzaile

Gizartea aktiboki hobetu nahi izanik, helburu komun bat lortzeko taldean lan egiten duen pertsona modu konstruktiboan eta iritzi propioarekin.

Emozioen jakitun

Bere burua eta emozioak ezagutuz eta kudeatuz bide ezberdinak erabilita naturalki eta modu ulergarrian eta egokian bizipenak, beharrak eta sentimenduak jende aurrean transmititzen dituen pertsona.

Autoestimuduna

Autoestimu indartsua izanda frustrazioa kudeatzen dakiena, besteekiko solidarioa eta enpatikoa den pertsona.

Euskaldun kulturaniztasunean

Euskal hizkuntza eta Kultura erreferentzia eta ardatz izanik eta erabilera eraginkorra eginez gure kultura eta hizkuntza transmititu eta indartzen duena, beste hizkuntza eta kulturekiko adeitasuna eta jarrera irekia erakusten duen bitartean aniztasun hori norberaren osagarri gisa ulertuz.