Kattalin Ahedo eta Jon Imanol Pérez ikasleak “Mikoleta” ipuin lehiaketan sarituak

Atzo arratsaldean Bilboko Udalak antolatzen duen euskarazko ipuinen eskola-lehiaketako sariak banatu zituen Juan Mari Aburto alkateak. Hogeita hamalaugarren edizio honetan, udalak 8 eta 16 urte arteko ikasleen 21 ipuin saritu ditu; haien artean C kategorian (DBHko 1. eta 2. mailak) Abusu Ikastolako Kattalin Ahedo eta Jon Imanol Pérez ikasleak “Pizza euria” ipuinarengatik.

Epaimahaia osatu duten pertsonak hauek dira: Koldo Narbaiza Euskara eta Hezkuntza Saileko zinegotzia, eta literatur munduarekin zerikusia duten pertsonak, guztiak ere Bilbon bizi direnak: Igone Etxebarria, Txani Rodríguez, Lutxo Egia, Juan Ramón Madariaga, Julen Gabiria, Irune Urrizelki, Galder Urzaa, Eneko Zuloaga, Maite Santiago eta Goizalde Landabaso.

Guztira, aurtengo edizioan 970 ipuin original aurkeztu dira, euskaraz, gai librearekin.

RAFAEL MIKOLETA

Euskarazko ipuinen lehiaketa honen izena Rafael Mikoleta da, lehenbiziko euskal gramatika osatu zuen pertsonaren ohoreetan. Sariketa 33 urtez egin da etengabe, 1988az geroztik. Lehiaketaren xedea da euskarazko irakurketa eta idazketa sustatzea ikastetxeetako ikasleen artean. Horrela, uriko gazteak euskara eta euskarazko literatura modu original eta dibertigarrian lantzera eta bultzatzera animatzen dituzte.