Larunbatean ikasleen bertsolaritza saioa emitituko du Bizkaia Irratiak

Pasa den ostegunean Bizkaia Irratiko teknikariak Abusu Ikastolaraino hurbildu ziren irratsaio bat grabatzera. Hontakoan LH6ko ikasleekin bildu ziren bertsolaritza klaseetan prestatu dituzten bertso sortak grabatu eta ondoren emititzeko.

Saioaren emisioa larunbatean

Ikastolan grabatutako bertsolaritza saioa bihar apirilaren 2an, larunbata emitituko da Bizkaia Irratiko uhinetan, 102.6 FM dialean. Era berean http://www.bizkaiairratia.eus/ webgunearen bidez ere “Zuzenean” atalean entzun ahal izango da. Ez ezazue galdu! LH5 eta LH6ko ikasleek bertsolaritza lantzen ohi dute ikas orduetan Bizkaiko Bertsozale Elkartearen laguntzarekin eta lanketa honetan ekintza desberdinen artean, irratsaioaren grabaketa egitea programatuta dago, kasu honetan Bizkaia Irratiaren eskutik.