Eredu berri bat euskal hezkuntza sistemarako

 

Abusu Ikastolako kideok ere, Euskal Herri osoko Ikastolen Elkarteko 113 Ikastoletako ordezkari guztiekin batera bildu ginen atzo Donostian, elkarlanean eraikitako hezkuntza euskaldun eta integratzailea eskatzeko. 

 

Elkarrekin, Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako garatzen ari den Hezkuntza Lege berriaren eta Euskal Hezkuntza Zerbitzu Publikoaren inguruan euskal gizarteari gure mezu bateratua helarazi genion.

 

Ikastolok, Euskal hezkuntzari egin diogun ekarpena egiten jarraitzeko asmoa dugu, eta horretarako lege hau, Euskal Hezkuntza Sistema propioa lortzeko bidean urrats garrantzitsu moduan ulertzeko aldarria egin genuen; denok batuz, esperientzia bakoitzetik onena hartuz, eta etorkizuneko Euskal Herriari atea irekita utziz. Eta bide horretan, ikastolok hor egongo garela argi utzi genuen, laguntzeko eta eztabaidatzeko prest, orain arte egin dugun bezala.

 

Ikusi agerraldia osorik hemen:

https://www.youtube.com/watch?v=JGN4FTeWApw&feature=youtu.be