Hemen da Euskaraldia!

HITZEZ EKITEKO GARAIA

Orain bai, iritsi da EUSKARALDIAri ekiteko garaia. Ordu batzuk barru hasiko da hizkuntz ohituretan eragiteko ariketa masiboa, eta zu ere bertan izango zarela jakiteak asko pozten gaitu!
Ikastolako ikasle zein irakasleek aktiboki parte hartuko dugu Euskaraz Bizi lantaldeak proposatutako hainbat ekimenen bitartez.
Hurrengo 15 egunetan, beraz, gogoratu, egunero txapa janztea; ariketa egiteko ezinbestekoa da: zuretzat eta baita kalean, lantokian, lagunartean… zurekin topatuko direnentzat ere.

Ahobizi edo Belarriprest?
AHOBIZI naiz Euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egiten dut uneoro. Kideek euskaraz ulertzen ote duten ez dakidanean lehen hitzak, beti, euskaraz egiten ditut; euskaraz ulertzen badute, euskaraz jarraitzen dut. Batzuetan zaila izan arren, elkarrizketa elebidunetan ere euskarari eusten diot kideek ulertzen dutenean.
BELARRIPREST naiz Aldiro erabakitzen dut euskaraz noiz eta norekin egin. Agian, beti ez dut euskaraz egingo ulertzen duten guztiekin, baina euskara dakitenek niri euskaraz hitz egitea nahi dut, eta horixe eskatzen diet modu esplizituan.
 
Eta ariketa egiteko gure burua jantzi dezagun. Hemen hainbat baliabide aurkituko dituzu.
Txapa egunero, zergatik? Egin klik irudian eta ikusi!


 
 
Gozatu ariketa, astindu inertziak, eutsi euskarari.
#HitzezEkiteko