PRIBATUAK IZANIK ERE, HERRI ESKOLAK GARA

Ikastoletan, segregaziorik ez dugu egiten. Estatutu aldetik pribatuak bagara ere, halabeharrez izan da, eta gure burua herri eskolatzat dugu.

Bost ahalak egiten ditugu euskaraz ikasi nahi duen haur bati inoiz ez aterik hesteko. Hau gure oinarrizko printzipioa da, hezkuntza sistemaren bidez transmititu nahi dugun balio bat.

Bi oztopo nagusi baditugu helburu horren betetzeko:

1. Ikastolek ez dituzte behar lituzkeen baliabideak doako zerbitzu baten eskaintzeko.

2. Gurasoei militantzia eskatzen diegu.

Hezkuntza eredu batek mila irizpide ukan lituzke, eta pedagogia, baliabideak, metodoak, edukia, elkarbizitza eta balioen inguruko eztabaida bakoitza eraman beharrekoa da, baina euskal hezkuntza eredu batek bi zutabe ezinbestekoak ditu: Euskara eta Euskal Herria. Horiek gabe eredu ona izan liteke beharbada, baina ez liteke gurea.

Hezkuntza ereduak beti asimetrikoak izanen dira, lurralde, sare edo errealitate juridikoen ondorioz. Baina Euskararen eta Euskal Herriaren inguruan eraikiak diren guztiak beti bateragarri edo elkar elikatzaile izanen dira.

ARTIKU OSOA IRAKURTZEKO, SAKATU HEMEN