Hurrengo urteetan Ikastolok euskal gizarteari egingo diogun ekarpena zehazteko “Bihar” prozesuan murgilduta gaude Abusu Ikastolan

Abusu Ikastolako zuzendaritza taldetik eta Euskal Herriko Ikastolen elkartetik galdetegi bat bidali zaie egunotan ikastolako familiei “Bihar” prozesuaren lehen fasean parte har dezaten. “Bihar”, Euskal Herriko ikastolek pasa den urtean aurkeztu zuten proposamena da eta gogoeta prozesua da; oinarrietan sakondu eta datozen urtetan Ikastolek euskal gizarteari egingo dioten ekarpena zehazteko erabiliko dena. Proposamen horrek Euskal Hezkuntza Sistemak behar dituen ezaugarriak barnebiltzen ditu beraz ezaugarri horien inguruan gogoetatu, osatu eta horiek praktikara eramateko estrategia zein izan behar den erabakitzea da azken helburua. Guzti hau bideratzeko ikastolen konpromisoa eta baita Ikastolen komunitatea osatzen duten norbanako guztien, guraso, langile edo ikasleen, parte-hartzea eta ekarpenak ezinbestekoak izango dira.

Talde bat gara, ekin diezaiogun!

Ikastolek Euskal Herria dute kokaleku eta jokaleku, errealitate, ezaugarri eta bizipen desberdinekin. Prozesuaren bultzatzaileen esanetan aniztasun honek prozesua aberastuko du eta hausnarketan sakontzeko aukera emango du. “Bihar” gogoeta prozesuari Euskal Herriko Ikastolen VII. Batzarrarekin emango zio bukaera. Bertan Ikastolek hurrengo hamar urteetako estrategia eta gakoak aurkeztuko dituzte.

Horregatik prozesuan parte hartzeko lehen urratsa bide ezberdinetatik jaso duzuen inkesta betetzea da. Oraindik ez baduzue egin, animatu eta zure ekarpena egin.