Euskaraz Bizi

Talde honek euskararen erabilera sustatzeko ekintzak pentsatu, proposatu eta aurrera eramaten ditu. Gure ikasleek gela barruan eta kanpoan euskaraz bizi nahi izatea eta euskara haien hautua izatea nahi dugu.

Egun berezien antolakuntzaren ardura daukate (Euskaraldia, Euskararen astea, Olentzeroren eguna, Korrika, Agate deuna…), ikasturtean zehar kanpaina desberdinak gauzatzen dituzte (ikasle, ikastola, familia…) eta ikasleek euskararekin daukaten harremana estuagoa izan dezaten, ekintza desberdinak aurrera eramaten dituzte.

Beraien helburu nagusia euskararen erabilera bultzatzea da; ikastolatik hasita, etxeetara eta kaleetara zabalduz eta euskara jatorra bultzatuz.