Lan kooperatiboa

Ikastolaren izaeran, hezkuntza guraso kooperatiba bezala mantendu nahian, familia guztiek Ikastola propio bizi behar dute.

Ikastolako mantentze-lanek xede hau gauzatzeko aukera ematen dute auzolanaren bidez eta gainera Ikastolako kuotek suposatzen duten zama arintzeko aukera ere badira. Hortaz, Lan kooperatiboak Ikastolako mantenuarekin harremana duten lanetan laguntzeko aukera ematen du antolatutako lan txanda ezberdinen bidez.

Mantentze-lanetarako lan kooperatibo txandak margotze lanak, lorategien zaintza, jolas tokiak, e.a. mantentzeko erabiltzen dira. Ikasturte bukaeran txanda hauetan parte hartzeko deialdia burutzen da. Egutegia zehaztuko da, jendearen trebezia eta nahiak kontuan izanik. Ikastola arduratuko da txanda horiek aurrera eramateko materiala prestatzeaz.

Jantoki zerbitzuak ere lan kooperatiboan aritzeko aukera eskaintzen du garbiketa txandaren bidez. Jantokiko eguneroko garbiketa lanetan parte hartzea helburu duen txanda egitea egokitzen zaie ikasturtero halan eskatzen dutenei. Asanbladan, bazkide guztiak urtean, 12 ordu lan kooperatiboaren bitartez egitea onartu zen.

Arautegia

  1. Lan kooperatiboa, behar hauen inguruan banatzen da: jantokiko garbiketan laguntzea, mantenuko lan konkretuak burutzea eta larunbatetako lanak egitea.
  2. Bi aukera izango ditu bazkide bakoitzak ikasturte bakoitzean hautatu ahal izango dituenak: urteko 12 orduko lana egin edo 149,5€ren ordainketa, irailetik ekainera 10 kuotetan banaturik.
  3. Lana arduraz eta erantzukizunez beteko da. Ez bada horrela betetzen, ikastolak ordainketa modura pasatzea erabaki dezake.
  4. Txanda bakoitzean, bazkide familiako kide bakarrak edo biek parte hartu ahal izango dute. Bakarra badator, txanda 1 bezala kontabilizatuko da; bazkide biak badatoz, 2 txanda bezala kontabilizatuko dira.
  5. Ikastolak, lanen egite eta koordinazioaz antolatzeko, arduradun bat izendatuko du.
  6. Lan zehatzak, lan kooperatiboko batzordean adostuko dira: alde batetik, nola burutu; eta beste alde batetik, zenbat denbora edo ordutan egin.
  7. Lan kooperatiboko batzordearen ardura izango da txanda, egun eta egutegia antolatzea.
  8. Lan kooperatiboa egiten duten bazkide guztiek, ezgaitasun, laguntza mediku edo heriotza kasuetarako aseguru bat edukiko dute. Bazkide guztiek, aurretiaz eskatuz, aseguru honen estaldura ezagutzeko eskubidea izango dute.
  9. Asegurua nominala izango da, beraz, ikasturte hasieran, bazkide bakoitzak, familiako nork edo nortzuk burutuko duten lan kooperatiboa informatu beharko du.
  10. Lan kooperatiboa burutuko duten bazkideek, dokumentu/konpromisu bat sinatu beharko dute. (Ez sinatzeak, ordainketa modura pasatzea suposatuko luke).
  11. Irailean, bazkide bakoitzari, txanda egiteko proposamena luzatuko zaio. Txanda aldaketak Urriaren 15erarte egin daitezke.
  12. Egokitutako txandaren egun zehatza jasotakoan, data horretan lana betetzea ezinezkoa denean, beste dataren bat proposatu ahal izango da. Honetarako, antolakuntza arrazoiak medio, aurretiaz abisatu beharko da.
  13. Bazkide bakoitzari, lana gogorarazteko, oharra bidaliko zaio txandaren aste berean.
  14. Egokitutako txandara agertzen ez den bazkideari, irailetik ikasturte bukaerara arte adostutako kantitatearen urteko ordainagiria pasatuko zaio.
  15. Jantokiko kasuan, txanda guztiak bete ezinean aurkituz gero, edo hutsuneen kasuan, prest dauden bazkideengatik ordezkatuko dira, eta txandaren ordainketa urteko orduen prezioari dagokiona izango da.
  16. Hala nahi duten bazkideek, ordezkapenen zerrendan izena eman dezakete. Zerrenda hau, Lan kooperatiboko batzordeak kudeatuko du eta publikoa izango da.

2021-22 ikasturteko lan kooperatiboko egutegia:

 

  • Urria: 2,9,16,23,30
  • Azaroa: 6,13,20,27
  • Abendua: 11,18
  • Urtarrila: 16, 23, 30.
  • Otsaila: 5,12,19.
  • Martxoa: 5,12,19,26
  • Apirila: 2,30
  • Maiatza: 7,14,21
  • Ekaina: 4,11,18,25
  • Abuztua: 27