Administrazioa

FAMILIEI ARRETA ETA IKASTOLAKO ZERBITZU OSAGARRIEN KUDEAKETA EMATEN DIEGU

ORDUTEGIA: 8:30-17:30

HARREMANETARAKO TELEFONOA: 94.433.92.03

HELBIDE ELEKTRONIKOA: abusu@ikastola.eus

 

Idazkaritzan familiei arreta zuzena eskeintzen diegu, ahalik eta informaziorik zehatzena emanez, gurasoei zein ikasleei eta gaiaren arabera, dagokion arduradunarekin kontaktuan jarriz: tutore, Ikasketa Buru, Zuzendari Pedagogikoa, Gerente...

 

EUSKO JAURLARITZAKO BEKA PROGRAMA

Kudeaketa publikoko laguntza programa nagusia Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak kudeatzen duen Unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko beka deialdia da. Deialdi honetan parte hartzeko baldintzak Eusko Jaurlaritzak berak jartzen ditu.

2016/17 ikasturteaz geroztik, beka eskaera hauek internet bidez bideratzen dira. Gure familiei tramiteak egiterakoan laguntzeko asmoz, beka eskaera bideratzeko aukera desberdinak daude:

  1. Familia bakoitzak bere eskaera www.hezkuntza.net web gunean bideratu eta NAN elektronikoaren bidez sinatuta hezkuntzara bidaltzea. 
  2. Familiak eskaera hezkuntzako web gunearen bidez hasi eta ikastolara bertaratzea eskaera orria sinatzera. Horretarako aurretiko zita hartzea eskatzen da, lana era antolatuan egiteko.
  3. Ikastolan bertan aurrez aurre egitea eskaera osoa. Horretarako aurretiko zita hartzea eskatzen da, lan era antolatuan egiteko. 

BARNE LAGUNTZAK

Abusu Ikastolak beharra duten familiei erantzuteko barne laguntza propioak ditu.

  1. Ikastolak, familia ugarientzako eta DBE kobratzen duten familientzako laguntzak ditu.
  2. Laguntza horietaz gain, zailtasun ekonomiko anitzengatik hilero ordainagiriei aurre egin ezinean egon daitezkeen familiekin ordaintzeko formula egokituak bilatzen dira.

IRADOKIZUNAK

Ikastola osatzen dugun langileok gure eguneroko lana ahalik eta ondoen, txukunen, egiten saiatzen gara, baina beti dago zerbait hobetu daitekena. Ikastolako familiak arlo honetan paper garrantzitsua jokatzen duzue eta zuen parte hartzea ezinbestekoa da. Zuen iradokizunak eta proposamenak dira gure ikastola hobetzen laguntzen digutenak, beti ere modu konstruktibo batean.

Hauek jaso eta bideratzeko sistema bat ezarri dugu ikastolan, gai edo arloaren arabera dagokion arduradunari aurkeztuz:

  • Alderdi pedagogiko edo akademikoarekin erlazionatutako arloak, tutoreari, ondoren, beharrezko izanez gero, ikasketa buruari eta azkenik zuzendari pedagogikoari.
  • Jantokia, garraio, administrazio edo eskolaz kanpoko ekintzei dagozkien gaiak idazkaritzan eta beharrezkoa izanez gero gerentzian.
  • Aurreko mailetan behar bezalako erantzuna jaso ez duzuela uste baduzue, kexa edo iradokizuna Artezkaritza Kontseiluko kideei zuzenean bidali ahal diezue galdetegia betez gero.

Jasotako iradokizun eta proposamen guztiei ahalik eta eperik laburrenean erantzuteko konpromisoa hartzen dugu. Behar bada, kasu batzuetan ez du berehalako soluziorik edo erantzunik izango, baina gaiari emango zaion trataeraz informatuko zaituztegu une oro.