Ibilaldirako boluntarioak behar ditugu, apunta zaitez!

Ibilaldiaren egunean egin beharko diren lan ezberdinak aurrera eramateko zuen laguntza behar dugu, horretarako WEBGUNE HONETAN izango duzue apuntatzeko aukera. Denon ekarpena ezinbestekoa izango da 2022ko Ibilaldi eguna antolatzeko. Hartu zuen txandak, zenbat eta arinago apuntatu, orduan eta errazago antolatuko ditugu txanda guztiak. Garbiketa, zaintza, kafe salmenta, desmontaia, eszenatokiak, iturgintza/elektrizitatea, osasuna, trafikoa... hanbeste zeregin daude gune ezberdinetan. Gunea | Eginkizuna | Ordutegia aukeratu eta bidali formularioa. Aldez aurretik ESKERRIK ASKO.