Ikasturtearen hasiera irailaren 8an

Bihar irailak 8, 2022-2023 ikasturteari hasiera emango diogu. Horretarako txupinazoa botako dugu eta ikasle eta gurasoei Ikastolaren zapia janzteko eskatu diegu. Osasun-irizpideak kontuan hartuta, Eusko Jaurlaritzak ikastetxeentzako COVID Protokoloa bertan-behera uztea erabaki du ondorioz ia normaltasun osoz hasiko dira klaseak. Salbuespena garraioa izango da, bai Ikastolaren garraioan baita garraio publikoan ere oraindik musukoa erabili beharko delako.

2022-2023 ikasturteko EGUTEGIA webgunean kontsulta dezakezue.