Jokin Bildarratz sailburua 2022ko Ibilaldiaren antolatzaileekin bildu da

Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak harrera egin die asteazken honetan 2022ko Ibialdia Bizkaiko ikastolen aldeko festaren antolatzaileei, Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan. Hain zuzen, Hezkuntza sailburua Abusu Ikastolako zuzendari Zunbeltz Fullaondo eta bertako presidente Joseba Barandiaranekin elkartu da.

Halaber, bilkuran izan dira Zaloa Aldatz Bilboko ikastolako gerentea, Josune Bañales Ibilaldia Elkarteko presidentea eta Joseba Aginagalde Ikastolen jaietako arduraduna, Eusko Jaurlaritzatik jakinarazi dutenez.

Ibilaldiak 40. edizioa egingo du aurten Ibilaldia, eta Bilbon ospatuko da jaia, Abusu Ikastolak antolatuta, maiatzaren 29an, 'Erro, harri, har!' leloarekin. Azken bi urteetan, halabeharrez, covid-19ak eraginda ezohiko jaiak ospatu ondoren, pandemia osteko lehen Ibilaldi normalizatua izan nahi du berriro ere 2022koak. Abusu ikastolaren inguruan antolaturiko lau gunetan ospatuko da Ibilaldia aurten, Bilbo eta Arrigorriaga artean.

Bileran, aurtengo festaren ezaugarri guztiak azaldu dizkiote antolatzaileek Hezkuntza sailburuari, bai eta urtean zehar antolatu dituzten gainerako ekimen eta ekitaldien berri eman ere. Maiatzaren 29an bertan izango dela jakinarazi die Bildarratzek antolatzaileei.

 

* Testua eta argazkia: Europa Press