KiVa Eguna

 

Ikastolan hainbat urtez martxan dabilen KIVa programak bere eguna izan zuen azaorean 27an. KiVa eskola-jazarpenarekin bukatzea helburu duen proiektua da, eta horretaz gain, ikasleen arteko bizikidetza osasuntsua susatzen duen plana ere bada. Finlandian hasi zen lehen aldiz honako proiektu hau Hezkuntza Kontseiluak bultzatuta, eta emaitzak ezin hobeak izaten ari dira. Hori dela eta, Finalindiatik at hainbat hezkuntza zentroetan jarri da proiektu hau martxan. 

Hilabete honetan, jazarpenaren aurkako eguna antolatu zen Ikastolan eta ekintza ugari gauzatu zituzten bertan: abestiak, jolasak, bertsoak… Ikasle eta irakasle guztiek parte hartu zuten. Errespetua, aniztasuna eta tolerantzia, bai eskola barruan zein kanpoan funtsezkoak izanda, azken helburua, guztiok kontzientzia hartzea da. Ikastolara ikastera gatoz, eta ezinbestekoa da espazio eroso eta baketsua izatea guztiontzat.

    

Etiketak: