SAREA EHUNTZEN - Abusu Ikastolako ikasle ohien afaria

Egunerokotasunean gure artean ez badaude ere, Ikastolako komunitatearen funtsezko zati dira ikasle-ohiak, eta osatzen duten sare hori ehuntzen jarraitzea da Abusu Ikastolaren helburua. Horregatik, azaroaren 24rako antolatuko den ikasle ohien afarira gonbidatu nahi ditugu urte hauetan zehar Ikastolatik igaro diren ikasleak.

Afaria Ikastolan bertan egingo dugu, eta egin diren berrikuntzak ikusteko aukera ere izango da. 19:00retan Ikastolan elkartuko gara eta poteo musikatua izango dugu auzoan zehar, ondoren Ikastolara itzuli eta 21:00etan elkarrekin afalduko dugu.

Etorriko zaretenok bete mesedez ondorengo inprimakia azaroaren 10a baino lehen: https://forms.gle/hV4hTUB5D9eK2y7A9

Berriz elkarrekin bildu eta elkar gozatzeko aukera bikaina izango da!

Etiketak: