Erasmus+ elkartrukea DBH4. mailan

DBH 4. mailako ikasleek Herbeheretan dagoen Cuijk herriko MerletCollege ikastetxearekin elkartrukea egin dute urrian; hezkuntza-mugikortasuna, lankidetza, hezkuntza-garapena eta prestakuntza sustatzea helburu dituen Erasmus+ programaren baitan. 

Urriaren 7an heldu ziren gure artera, eta hilaren 13an itzuli ziren euren herrialdera. Egonaldian zehar ikastolak hainbat ekintza eta tailer antolatu ditu ikasleek Bilbo eta inguruak zein gure kultura eta ohiturak ezagutzeko.

Abusuko familiek ikasle nederlandar bana hartu dute etxean aste-beterako, eta hemengo bizi-ohiturak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute. Bigarren aldia da Abusu Ikastolak programa honetan parte hartzen duela, eta bi herrialdeetako ikasleentzat esperientzia oso aberasgarria dela ikusi dugu. 

Udaberrian izango da Abusu Ikastolako ikasleen txanda, eta espero dugu esperientzia honekin ikasgeletan lantzen diren hainbat arlo praktikan jartzea.
 

Etiketak: