Korrika badator Abusura! Gure txanda da!

Gaur apirilak 6, korrika Abusun sartuko da gaueko 21:00ak aldera. Lekukoa Adur eta Araitz Perezek jasoko dute Ikastolaren aurrean 1597. kilometroan. Horrez gain aurten ikastolako ikasleei “Zer da zuretzat Korrika?” idea harturik, lan artistiko bat egitea proposatu diegu eta lan guztien artean zozketa eginda kilometroaren bigarren zatian lekukoa eramateko aukera irabazi dute Ekaitz eta Irati Oiarzabalek. Hauek 1598. kilometroan Bolintxu elkarteko kideei lekukoa pasako diete eta hurrengoan, 1599.ean Abusuko Auzo Elkarte ezberdinetak zain egongo dira.

Korrika txikia eta Korrika Jaia

Goizean Abusu Ikastolako ikasleek Korrika Txikia ospatuko dute giroa berotzen hasteko eta arratsaldez Abusuko La Campan jardueraz beteriko jaia antolatu dugu auzo elkarteekin batera. 18:00etatik aurrera herri kirolak, peto tailerra, txokolate jatea (gogoratu bakoitzak bere edalontzia ekarri behar duela), erromeria, bertsolariak eta Abusutarrak abesbatzarekin gozatzeko aukera izango dugu. Jaialdian auzotar guztiak eta baita kanpotarrak ere parte hartzera gonbidatu ditugu. Zuek ere gonbidatuta zaudete!! Ttipi ttapa ttipi ttapa Korrika!