Abusu ikastolak, pertsonak bere banakotasun, berezitasunaren arabera, generotik at egiten den hezkuntza du oinarri. Irizpide sexistei jarraiki gizon eta emakumeei egokitutako rol, balio eta jarrerak kontuan hartu gabe.
Ikasleak elkarrekin, koedukazioan hezten ditugu, beraien eskubideen berdintasunetik abiatuz eta gizarte ez-sexista baterako hezteko ahalegina eginez.
Edozeinentzako baliagarria izango den pertsona eredua bultzatzen dugu, estereotipo izan den eredu femeninoa eta maskulinoa saihestuz, estereotipo tradizionalak eta zaharkituak alde batera utziz.
Erabakiak hartzean heldutasuna sustatzen dugu, nor bere buruaren ezagutza, inguruaren ezagutza eta inguruak eskain dezakeenaren ezagutza nahiz plangintza egiteko egokiak izango diren jarreren ikaskuntza bultzatuz. Pertsona bakoitzari lanbideari dagokionez dituen ametsak eta irudiak bilakatzen laguntzen diogu, gehienetan osatu gabeak izaten baitira eta estereotipoetan oinarritzen baitira; bide horretatik erabakiak kontzienteki eta arduraz hartzen laguntzen diegu. Ikasleak tradizionalak ez diren lanbideak aukeratzera bultzatzen ditugu, bizimodu profesionalaren eta pertsonalaren arteko jarraitasunaz ohartaraziz.
Hausnarketa eta ekintza-ildo nagusiak:
- Ezagutza eraikuntza soziala dela erakustea eta egia absoluturik ez dagoela agerian uztea.
- Neska parte-hartzaileek beren ahotsak erabili ahal izateko espazioak sortzea, bakoitzari, errespetu osoz, hitz egiteko behar duen denbora eskainiz.
- Irakasteko/ikasteko espazioetan, botere-harremanak beti daudela jokoan onartzea, eta neska parte-hartzaileei egiturazko arrazoiengatik esleitutako autoritatea zalantzan jartzeko aukera ematea.
- Norberaren jarrera esplizitua egitea eta parte-hartzaileen intersekzionalitatearekin lan egiten jakitea.
- Emantzipazio-jarduerak sartzea, bai neska-ikasleen ikuspegitik, bai gizarte osoarentzat.