Skip to main content

1977 | Sorrera

1977. urtean guraso talde txiki batek Abusu Ikastola sortu zuen, parrokiako behe solairuetan.

1980 | Zaratamoko eskualdeko Ikastola

1980an eskualdeko ikastola bat eraiki zen Zaratamon, eta Abusu Ikastolako ikasleak bertara joaten ziren Lehen Hezkuntzako ikasketak egitera.

 

1993 | Abusu Ikastola Euskal Herriko Ikastolen Elkartean

1993. urtean Abusu Ikastolak, Euskal Herriko Ikastolen Elkartean mantentzea erabaki zuen eta bere hezkuntza eskaintza handiagotu Lehen eta Bigarren Hezkuntza eskainiz. Urte honetan jarri zen martxan Lehen Hezkuntzako lehen maila.

1994 | Lehenengo ibilaldia

Abusu Ikastolak, 1994ko maiatzaren 29an ospatu zuen bere lehen ibilaldia. Helburua ikastola berri bat eraikitzea.

 

1997 | Ikastola berria aintzinako irin fabrikan

Eraikin handiago bat behar zuten eta lekurik egokiena auzoan bertan edo hurbil behar lukeela argi zeukaten. Ibaizabal ertzeko antzinako irin fabrikan ikusmira jarri eta bertan eraikuntza berria egiteko tramiteak hasi ziren, Pontoiko zubiaren ondoan, alegia. El Pontón errota bost mende lehenago izan zen tokian eta 1997. urtean inauguratu zen.

 

2001 | Bigarren ibilaldia

2001eko maiatzak 27an bigarrengoz antolatu zuen Ibilaldia Abusu Ikastolak. "Hemen da geroa" lelopean, Xabier Amurizaren hitzak eta Kepa Junkeraren kanta izan zituen. 125 mila lagun elkartuta, marka ezarri zuen Abusu eta Ollarganeko ibilbideak.

2001 | Lehen Hezkuntzako bigarren lerroaren irekiera

Lerro bakarreko ikastola izatetik, lerro biko ikastola izatera pasatu ginen.

2007 | Bigarren Hezkuntzako lehen lerroaren irekiera

2007. urtean Abusu Ikastolak bigarren hezkuntzako lehen ikasle taldea izan zuen.

2013 | Haur Hezkuntzako ikasleentzat eraikin berria.

600 ikasle inguru zituen Ikastolak eta hurrengo urteetan gehiago izango zituztela aurrekusiz, 2013ko ekainean eraikin berria inauguratu zuten, eraikin historikoaren  alboan, haur txikienentzat. 

2015 | Hastepenetatik jardundako bi irakasleren erretiroa

2015ean, ikastolaren hastapenetatik jardundako bi irakaslek erretiroa hartu zuten: Amaia Alboniga eta Karmele Ayo.

2015 | Bi lerroko Ikastola

Abusu Ikastola bi lerrotako ikastola bilakatu zen, 0tik 16 urte arte. 

2022 | Hirugarren ibilaldia

2022ko Ibilaldia jaia ospatu zuten 2022ko maiatzaren 29an, "Erro, harri, har" lelopean.

Bilboko Abusu auzoa inguratzen duen 4,2 kilometroko ibilbidea markatu zuten eta lau gunetan banatu ziren: Ikastola (Abusu ikastola), Erro (Ibaieder parkea), Harri (Ollargan) eta Har (Montefuerte).

2024 | Kulturartekotasun jaia

Abusu Ikastolaren parte guztiok garela ospatzeko; jatorria edozein den arren, 2024ko urtarrilaren 27an Abusu Ikastolako familiekin topaketa bat egin genuen. Jaian, kultura ezberdinetako familiak parte hartu zuten eta jaki ezberdinak dastatzeko aukera izateaz gain kultura ezberdinen inguruko jakintzak aberastu genituen.

Badaudelako beste kultura bat daukaten euskaldunak

2024 | Abusun Euskarari 1000 BAIETZ

Abusu Ikastolan Euskaraz bizi eta hazi gara, Euskaraz hezten ditugu gure ikasleak, baina haratago joan nahi dugu. Euskara auzora zabaldu nahi dugu, auzotik Bilbo hirira eta Bilbotik mundura. Gure hazia landatu genuen 2024ko maiatzaren 19an Abusun Euskarari 1000 baietz proiektuarekin eta aurrerantzean gehiago eriengo ditugu, Eskarak gure munduan bere tokia daukalako.

Erronka euskararen alde 1000 buelta ematea izan zen eta hura gainditu genuen, 1693 buelta egin genituen.

1000 BAIETZ

Abusu Ikastolaren historia

Ikastola 1976 - 1977 ikasturtean sortu zen guraso talde txiki baten eskutik. Gure historioan sakon murgildu nahi baduzu, egin klik hemen.

Ikastolen Sorrera

"Itxi Liburuak" saioan ikastolen sorreraz arituko zen Begoña Errazti politikari ohia, 2021eko martxoaren 9an, irakasle lanetan jarri zuten. Gaizka Aranguren historia dibulgatzaileak lagunduta, ikastolen lehenengo urteetaz hitz egiten digute bideo honetan: ikastolen sorrera.