Inoiz baino hurbilago dagoen ikastola
Abusu Ikastolan hurbiltasuna zentzu guztietan:
Natura oso hurbil dugu, eta hura zaintzearen garrantziaz jabetzen gara.
Hurbilak gara, familia handi bat.
Abusu Ikastolan harro gaude gure familien, ikasleen eta profesionalen arteko lotura sendoaz, hurbiltasunaz eta harremanaz. Gure Ikastolaren izaera hurbiltasuna da, gertutasuna, gure helburuetako bat hezkuntza komunitatearen partaideen arteko lotura bultzatzea baita.
Familia handi bat gara; batera, elkarrekin eta elkar lagunduz goaz aurrera. Bidea elkarren, eskutik helduta osatzen dugu, gerora begira dagoen proiektu bat gara.
Gure ateak urtean hamaika hilabetez irekitzen ditugu, ordutegi malgu eta zabalarekin, familien kontziliazioa erraztuz.
Beti zugandik gertu!
Otorduak bertan prestatzen ditugu bertako eta hurbileko produktuekin.
Elikadura zaintzeari garrantzia handia ematen diogu Abusu Ikastolan, horregatik sukaldari taldeak egunero Ikastolan bertan prestatzen ditu zerbitzatuko diren jakiak, kalitatezko lehengaiak, elikagai ekologikoak eta bertakoak erabiliz.
Zugandik inoiz baino hurbilago tranbiari esker.
Zatoz gure ikastola ezagutzera!
Aukeratu zure seme-alabaren adin tartea eta eskatu hitzordua.
94 433 92 03 | 688 779 584
info@abusu.ikastola.eus
"Hezkuntza integrala, hurbilekoa eta hirigunean barneratuta dagoen ingurune naturalean aurkitzen den zentro baten bila ari ginela, balioz beteriko giza talde polita aurkitu dugu, gure alaba etxean bezain zoriontsu sentiarazten duena. Eskerrik asko!"
Aina Centeno Maeso, gurasoa.
"Gure alabak lau urte daramatza ikastolan, eta ziurtasunez esan dezaket, hartu dugun erabaki onena izan dela Abusu Ikastola aukeratzea. Egunero gelan poz-pozik uzten dut eta garapena ikusi dut, bai arlo motorean baita hizkuntza arloan ere. Argi daukat irakasleen lan eta konpromezuak egiten duela hau posible. Guraso eta umeenganako hurbiltasuna, eta umeekiko egunero erakusten duten ardura eta maitasuna niretzat oso bereziak dira"
Izaskun Garate Villanueva, gurasoa.
"Gure alaba jaio aurretik makina bat aldiz pasazten ginen ikastola ondotik eta hasieratik atentzioa deitu zigun bertan bizitzen zen giroak, ikastola "familiar" baten itxura hartzen genion. Gune berde batzuk ere bazituelakoan geunden. Guzti hori garrantzitsua zen guretzat eta handik denbora batera egin genuen bisita gidatu batean, gure lehen aukera izango zela erabaki genuen. Orain Abusu Ikastola guretzat gure alabaren bigarren etxe moduko bat da, etxe oso garrantzitsu bat, ikusten baitugu gure alabari bertan egoteak positiboki eragin diola."
Arkaitz Gainza Aguinaga, gurasoa.