Skip to main content

KONTZILIAZIOA: Lana eta familia bateratzeko laguntza

Familien eskariari erantzunez, Haur Hezkuntzako lehen zikloko haurrentzako (0-2 urte) opor-zerbitzua eskaintzen dugu. Ikastolako egutegiko zubietan, jaiegunetan eta oporraldietan, ikastolak bere ateak irekitzen ditu haur hauei hainbat jarduera ludiko eta dibertigarri eskainiz.

Haur Hezkuntzako bigarren zikloko (3-6 urte) eta Lehen Hezkuntzako ikasleentzat ekintza ezberdinak eskaintzen ditugu Zirimolaren eskutik, Ikastolen Elkarteko AISIALDI TALDEAren eskutik, neguko, udaberriko eta udako oporraldietan. Gelaz kanpoko eremuan dihardute lanean, gelatik haragokoa baita Ikastolen Elkartearen jarduna. Aisialdiaren alorra ikastolen kolektiboaren Hezkuntza Proiektuaren zutoinetako bat izan da hasieratik. Euskal udalekuak, esaterako, ikastolen sorrerarekin batera sortu ziren, 60ko hamarkadan.

Gelaz kanpoko eremua, eremu hezigarria da, ikaslearen garapen integralerako beste esparru bat gehiago. Proiektu hezigarri eta euskalduna da, euskara eta euskal kultura ardatz dituena. Azken urteetan udalekuak antolatu izan ditugu Ikastolen elkartearen eskutik ikastolan bertan.

Informazio gehiago

 

Pdf galeria
ESKOLA EGUTEGIA 24-25 - OPOR ZERBITZUA.pdf