ASANBLADA
Asanblada da gure erabakien organo gorena. Bertan ikastolaren - kooperatibaren funtzionamendurako beharrezkoak diren erabakiak hartzen dira. Guraso Kooperatiba garen heinean, bertan bazkide guztiek parte hartu behar dute. Urtero biltzen da ohiko deialdian eta ez-ohikoan behar denean.
ARTEZKARITZA BATZORDEA
Artezkaritza Batzordeak ikastolako arlo ezberdinetako egunerokoa kudeatzen du, Asanblada beraren erabakiak egikaratzen ditu. Asanbladak izendatzen ditu berau osatzen guraso bazkide kooperatibistak. Zuzendaritza taldeak batzordea aholkatzen du. Bere partaideen artean Lehendakaria eta arduradunak hautatzen ditu. Helbide elektronikoa: artezkaritza@abusu.ikastola.eus
ZAINTZA BATZORDEA
Kide anitzeko organoa hari dagokio kooperatibak egindako kontu eta eragiketa guztiak aztertzea eta fiskalizatzea.
GURASO KOMISIOAK
Komisioak arlo ezberdinetan parte hartzea areagotzeko eta ikastolako funtzionamendua hobetzeko sortuak dira. Komisioetan lantzen diren gaiak artezkaritza batzordeak berretsi behar ditu. Programa, eremu edo jarduera zehatzetarako lan taldeak dira: lan kooperatiboa, garraioa, jantokia, parte- hartzea, euskara - gurabusu…
- Lan kooperatiboa: Kooperatibista orduak antolatu eta kudeatzen ditu. lankooperatiboa@abusu.ikastola.eus
- Jantokia: Jantokiko funtzionamenduaren jarraipena egiten du eta hobekuntza proposamenak egiten ditu. jantokia@abusu.ikastola.eus
- Garraioa: Garraio zerbitzuaren funtzionamenduaren jarraipena egiten du eta hobekuntza proposamenak egiten ditu. info@abusu.ikastola.eus
- Parte hartze: Familia eta ikastolaren arteko parte hartzea eta komunikazioa kudeatzen du. partehartzea@abusu.ikastola.eus
- GURABUSU - Euskara: Euskeraren zabalkundea sustatzen du ekintza ezberdinak antolatuz; familia irteerak, konkursoak eta abar. Bilerak eskatuta. gurabusu@abusu.ikastola.eus
- Jai Batzordea: Ikastolako jaia antolatu eta kudeatzen du. Batzarrak jaia baino lehen. jaibatzordea@abusu.ikastola.eus
- Tailerrak: Ikasleentzako taillerrak eta ekintza ezberdinak antolatzen ditu ikasturtean zehar (Gabonak, inauteriak, etabar) partehartzea@abusu.ikastola.eus
GURASO ORDEZKARIAK
Gurasoek bere alabaren edo semearen gelako familiak ordezkatzen ditu. Helburuak bi dira: gure hezkuntza-komunitatearen komunikazioa hobetzea eta ikastolan eta auzoan egiten diren jardueretan familien parte hartzea sustatu eta erraztu.
Ikasturtean ordezkarien bi bilera egiten dira eta bertan parte hartu behar du, informazio guztia beste familiei posta elektronikoz edo whatsappez helaraziz.
ZUZENDARITZA TALDEA
Urteko Plana eta Ikastolaren eguneroko martxa zuzendu, betearazi eta ebaluatzeaz arduratzen da.
ADMINISTRAZIOA
Familiei arreta, eta Ikastolako zerbitzu osagarrien kudeaketa.
KLAUSTROA
Ikastolako Hezkuntza Proiektuan oinarrituta, Curriculum Proiektua planifikatu, kudeatu, egikaritu eta ebaluatzeaz arduratzen da.
ETAPAK
HH, LH eta DBH etapa bakoitzeko Urteko Plana landu, egikaritu eta ebaluazten dute Zuzendaritza Taldeko partaide diren ikasketa buruen bidez.
IKASLEEN ORDEZKARIAK
Dbhtik aurrera Ikasgela bakoitzak bere ordezkariak aukeratzen ditu. Gelako ordezkariek ikasleen nahi eta beharrak jaso eta tutoreei edo zuzendaritzari eramaten dizkiete.