Skip to main content

 

KONTZILIAZIOA: Lana eta familia bateratzeko laguntza

 

Familien eskaerari erantzunez  Haur Hezkuntzako haurrentzat zerbitzu asistentziala eskaintzen dugu. Zerbitzu honek ikastolako ordutegi eskolarra baino ordutegi zabalagoa eskaintzen du, hau da, eskola ordutegia luzatzen du (ordutegi lektiboa hasi aurretik eta amaitu ondoren) ikasturteko ikastola egunetan zehar.
ORDUTEGIA: 07:30etik 09:00etara  eta 16:30etik 18:30etara*
*Ikastolaren gomendioa ikaslea Ikastolan 8 ordu baino gehiago ez egotea da.

HH0-1

Zerbitzu hau Haur Hezkuntzako lehen zikloko hezitzaileen laguntzarekin eramaten dugu aurrera eta gela bat egokituta daukagu ikasleen nahiak eta beharrak asetzeko. Adin tarte honetan kuoten barruan sartzen den zerbitzu bat da.

HH2-6

  • HH2: Zerbitzu hau Haur Hezkuntzako 1.go zikloko hezitzaileen laguntzarekin eramaten dugu aurrera eta gela bat egokituta daukagu beraien nahiak eta beharrak asetzeko.
  • HH3-6:  beharren arabera edo eta ikasle konpuruaren arabera, zerbitzu hau aurrera eramateko 1.go zikloko hezitzaileen laguntzarekin eramaten dugu aurrera edo  hezitzaile bat hartzen dugu.Ikastolako espazio ezberdinak erabiltzen dituzte, ikasleen nahiak eta beharrak asetzeko.