Asistentzia Ikastolan bertan ematen zaie ikasleei, istripua gertatzen den lehen momentuan. Medikuak erabakiko du ikaslea erietxera eraman behar den edo ez, eta hala eskatuz gero, gurasoek ikaslea lagundu beharko dute.
Asistentzia nondik bideratu behar den erabakitzeko ahalmena gurasoek izango dute, baina beti ondoko baldintzak kontuan hartuz: Osakidetzak eskola istripuei emandako asistentzien kosteen kargua familiei pasatzen diela eta Ikastolak kontratatu duen aseguruak ez duela onartzen bere mediku asistentzietatik aparte dauden kosteak, aurretik espreski hala onartu ez badu.
Gerta daiteke ikasleren batek Ikastolan istripu bat izatea, zerbitzu medikuak bertan atenditzea eta etxean dagoenean honen egoerak txarrera egitea. Horrelakoetan, familiak aseguruarekin hitzarmena duten larrialdietara jo dezake eta hurrengo egunean, medikuak egindako txostena ekarriko beharko du Ikastolara, aseguruak kontratatuta duen zerbitzu medikuari honen berri emateko.