Berez, DBH bi zikloetan banatzen da: lehenengoak DBH1 eta DBH2 hartzen ditu eta bigarrenak DBH3 eta DBH4. Baina ikastola hurbila izanda antzeko funtzionamendua dugu maila guztietan eta irakasleok ziklo guztietan ematen dugu klase, horrek ikasleen ezagutzari ematen dion onurekin.
Hurbiltasun eta ezagutza hori indartzeko maila bakoitzean hiru tutore ditugu. Honek esan nahi du, tutorea ez dela gela bateko tutorea baizik eta ikasle batzuen tutore pertsonala, eta horrela azkoz jarraipen zehatzagoa egin dezakegu, ikasle eta familiari arreta bereziagoa eskainiz.
Hau bezala, gure etapak berezitasun pare bat gehiago ditu. Adibidez, beste etapekin elementu komun anitz izan arren, proiektuetan lan egiten dugunean DBHn arlo batzuetan desberdinjokatzen dugu eta proiektuei begira gure berezitasunik handiena ikasgai kopurua da. LHko Natura eta Gizarte Zientziak banatzen dira eta batez ere DBH4n hautazkoak agertzen dira, hala nola, Ekonomia, Latina edota Teknologia.
Horrek esan nahi, beste antolaketa bat egin behar dugula, eta horrela bi eremu nagusietan banatu ditugu:
-
Arlo Soziolinguistikoa: Gizarte Zientziak Ardatz izanda hizkuntzak biltzen dituen arloa.
-
Arlo Zientifiko-Teknologikoa: Natur Zientziak ardatz izanda zientziak biltzen dituen arloa.