Skip to main content

IPD Abusu Ikastola

Submitted by agurtubai on

Gure hezkuntza-komunitateari Abusu Ikastolako Ikastetxearen Proiektu Digitala (IPD) aurkezten diogu. Dokumentu honek gure ikastolak kudeaketaren, irakaskuntzaren eta ikaskuntzaren eremuan teknologia digitalak integratzeko duen lan-esparrua eta estrategia biltzen ditu. 

Egungo errealitate sozialari erantzuteko eta ikasleen zein irakasleen gaitasun digitalak XXI. mendeko erronketara egokitzeko helburuarekin diseinatu dugu plan hau. Halaber, digitalizazio prozesu honetan hiru oinarri nagusi uztartzen ditugu: pedagogia, teknologia eta gune inspiratzaileak

Gure Proiektu Digitalaren helburu nagusiak:

  • Ikasleen eta irakasleen gaitasun digitalak garatzea era kritiko, seguru eta arduratsuan. 
  • Arrakala digitala murriztea eta kalitatezko hezkuntza inklusiboa zein ekitatiboa bermatzea. 
  • Ikaskuntza-ingurune birtualak eta azpiegitura teknologikoak optimizatzea. 
  • Irakasleen etengabeko prestakuntza teknopedagogikoa indartzea. 

Beheko estekan sakatuz, dokumentu osoa kontsultatu eta gure ikastolako digitalizazio-estrategia gertutik ezagutu dezakezue. 

👉 Abusu Ikastolako Proiektu Digitala