Gurabusu Abusu Ikastolako guraso euskaldunen taldea gara. Ume guztiei euskaraz aisia aukerak eskaintzeko helburua dugu eta, horretarako, Ikastolako ekintzetan lagundu eta partehartzekoa. Euskaratik eta euskaraz.
Denetariko ekintzak antolatu edo laguntzen ditugu: mendi irteerak, kaiak irteerak, bertso bazkariak, ... Argazki rally edo txangoak ere egin izan ditugu (eskiatera, Irrisarri Landera, Nafarroa Oinezera...), Santa Ageda, Korrika, Ikastolako Jaian eta antzekoetan ere laguntzen dugu, noski.
Ikastola bera bezala, proiektuka jarduten dugu, aurrez finkatutako egutegirik gabe: Unean uneko aukera eta proposamenak jorratuz, bakoitzak ahal duen ekarpenagaz, ideia ezberdinak garatzeko atea zabalik. Guraso euskaldun eta konprometituak saretzen laguntzeko ARIGUNE bat gara, ahobizi eta belarriprestez osatua. Gurabusu, erdu geugaz.