Proiektu Pedagogikoa

Ikaslearen garapen integrala xede duen proiektu metodologiko propioa bilatzen dugu Abusu Ikastolan. Ikaslea bizitzarako eta ikasten jarraitzeko prestatzen duena. Erronka berriei ausardiaz aurre egiteko, errespetuz eta Euskara eta gure kultura oinarri duena.

abusu ikastola proiektu pedagogikoa

Berrikuntzan oinarritutako proiektu metodologikoa eraldatzen ari gara gaur egun Abusun. Etengabeko aldaketan bizi den gizartean bizitzeak, egoera ezberdinei aurre egiteko ikasleak prestatu beharra eskatzen du.

Horretarako ikaslearen irteera profila zehaztuta eta barneratuta dugu denok Abusun. Zer nahi dugun jakiteko ezinbesteko tresna dugu irteera profila. Honek helburuak zehaztasunez adierazten laguntzen digu, eta bidean galtzeko arriskua ekiditen du.

Bikaintasunaren gainetik, ikasle bakoitza ezagutu, ulertu eta balioetsi ostean bere ahalduntzea bilatzen dugu, edukiak eta baloreak konpetentzien garapenaren esku jarriz.

Bide luze eta konplexu honetan beharrezkoa dugu metodologia aurreratuez hornitzea. Euskal Kurrikuluma garatzeko oinarritzat dugu “Proiektuan oinarritutako irakaskuntza-ikaskuntza” prozesua. Pentsamendu trebetasunak eta lan kooperatiboak euskarri ezin hobeak direlarik.

Baina gaur aurreratuak diren metodologia hauek etengabeko aldaketa ezagutzen ari dira. Ondorioz, berebiziko garrantzia du etengabeko prestakuntza plan bat izatea. Inguruan ditugun praktika onak ezagutzeaz gain, kanpora begira jarriak gara Abusun. Honek gure proiektua garai berrietara azkar egokitzeko aukera ematen digu, ikasleek zalantza barik, eskertzen dutena. Etorkizunak, metodologi aldaketak ekarriz gero, mugimenduan harrapatuko gaitu. Prest!