Skip to main content

Web orriko aplikazioen baldintzak

Submitted by agurtubai on

Abusu Ikastolak, bere hezkuntza-proiektuaren barruan, hainbat tresna, plataforma eta aplikazio digital erabiltzen ditu ikasleen ikaskuntza-prozesua osatzeko, konpetentzia digitala garatzeko eta ikaskuntza-jarduerak aberasteko. Baliabide horien erabilera Ikastolen Elkartearen marko teknopedagogikoaren barruan kokatzen da, eta teknologiaren erabilera arduratsu, kritiko, etiko eta segurua sustatzea du helburu. 

Erabiltzen diren aplikazioak hezkuntza-helburuekin txertatzen dira ikastolako eguneroko jardunean, irakasle eta hezitzaileen gidaritzapean, eta ez dira helburu komertzialetarako edo hezkuntza-jardueratik kanpoko bestelako xedeetarako erabiltzen. 

Jarraian, Google kontuarekin erregistratzeko edo identifikatzeko aukera ematen duten hezkuntza-aplikazioen zerrenda aurkituko duzue. Aplikazio bakoitzaren ondoan, haren erabilerari, helburuari eta kontuan hartu beharreko alderdiei buruzko informazio nagusia jasotzen da, familiek erabiltzen diren baliabide digitalen inguruko informazio argia eta gardena izan dezaten.

Abusu Ikastola 2026-2027 - Web orriko aplikazioen baldintzak