Udalekuak

IKASTOLEN ELKARTEKO ESKAINTZA

Ikastolen Elkarteko AISIALDI TALDEAk gelaz kanpoko eremuan dihardu lanean, gelatik haragokoa baita Ikastolen Elkartearen jarduna. Aisialdiaren alorra ikastolen kolektiboaren Hezkuntza Proiektuaren zutoinetako bat izan da hasieratik. Euskal udalekuak, esaterako, ikastolen sorrerarekin batera sortu ziren, 60ko hamarkadan.

Gelaz kanpoko eremua, eremu hezigarria da, ikaslearen garapen integralerako beste esparru bat gehiago. Proiektu hezigarri eta euskalduna da, euskara eta euskal kultura ardatz dituena. Azken urteetan udalekuak antolatu izan ditugu Ikastolen elkartearen eskutik ikastolan bertan.

Informazio gehiago