Skip to main content

Euskara gehiago sinadura bilketa

Irudia
euskara gehiago

EAEko Hezkuntza Legeak euskara eta euskal kultura gehiago behar duela aldarrikatu zuten atzo hezkuntza komunitateko eragile nagusien ordezkaritza zabal batek:  Ikastolen Elkarteak, EHIGEko guraso elkarteek, Heize zuzendarien federazioak, Steilas, ELA eta LAB sindikatuek eta Hik Hasi pedagogia egitasmoak.

Hiru puntu nagusi ditu eskaerak:

1. Euskara ikas- eta irakats-hizkuntza izango duen eredu orokortu inklusiboa.
2. Euskal kultura ardatz izango duen euskal curriculuma.
3. Hezkuntza ez-arautua osorik euskaraz garatzea.

Irakurri adierazpena osorik hemen

Euskararen normalizazioa transmisioa bermatzeko bidea da, belaunaldi berriei euskara ematekoa, eta normalizazio horretan egundoko eragina du hezkuntzak. Horregatik, Abusu Ikastolako ardatz nagusienetako bat euskara dela aintzat hartuta, gure ikastola osatzen dugun komunitateko kide guztiei eska nahi dizuegu aldarrikapenarekin bat egin eta eskaria sinatu dezazuen.

Sinadura bilketa hilabetez luzatuko da, irailaren 12tik urriaren 15era arte. 16 urtetik gorako Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarrek sinatu ahal izango dute, bi modutara: presentzialki, sinatzeko jarriko diren mahaietan, zein www.euskaragehiago.eus webgunean online. 

Guk sinatu dugu, eta zuk?

Azken albisteak

Hilabete honetan, ERRESPETUA izango da gure abenturen ardatz nagusia.
Datorren Kilometroak jaia ate-jokoan dugu berriro ere!
Palestinako herriak bizi duen egoeraren aurrean, eta haren aurkako indarkeriaren eta genozidioaren aurrean, Abusu Ikastolako hezkuntza-komunitateak elkartasuna adierazi eta bere ahotsa altxatu nahi du. 
HAUR HEZKUNTZAHH0-1: urriak 8, 17:30 etan Aretoan