Skip to main content

Korrika 2024

Irudia
Korrika 2024

Ez da arraza azaltzea zer sentitzen den Korrikan parte hartzean. KORRIKA, berez, Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko ekimen erraldoia da. Euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu. Baina KORRIKA ez da hori besterik. 

Egun eta gau 2500 kilometrotik gira luze den ibilbidean egoten dira euskaldunak korrikan, 10 egunetan zehar, mezu bat gordetzen duen lekukoa eskuz esku pasatuz. 

Ekimen hau ezinezkoa litzateke herri oso batek haren kultura eta hizkuntzagatik apustua egingo ez balu. Umeak, helduak, nerabeak, agureak, elkarteak, erakundeak, Ikastolak, kirol taldeak… gutxi dira Korrikan parte hartzen ez dutenak. Eta hori da, zihurrenik, Korrikaren gauzarik bereziena, Herri oso bat batzen dela euskararen inguruan. 

Abusu Ikastolan guzti horretaz jabetuta gaudelarik, gure kilometroa erosi eta korrika egin ez ezik, hainbat ekintza burutu izan ditugu aurreko egunetan zehar. 

LH6. mailako ikasleek Harro Herri abestiaren dantza ikasi eta Ikastolako ikasle txikienei erakutsi diete (sakatu hemen) ; HHko ikasleen azken proiektua Korrikaren boom-arekin hasi zen; Euskalunpek Korrikaren inguruko ginkana ederra sortu dute gimnasia saioetan egiteko (sakatu hemen); eta Korrika txikia egin genuen Ikastolan (sakatu hemen); eta Euskalunpak Irunera joan ziren Korrika hasierara (sakatu hemen).

Martxoaren 21ean 16:00etan aldera… KORRIKA Abusura heldu zen! Ikasle, irakasle, guraso eta auzokideak batu ginen korrikara, guztiok batera aldarrikatuz “Abusun ere, Euskararen alde!”

 

 

Azken albisteak

Hilabete honetan, ERRESPETUA izango da gure abenturen ardatz nagusia.
Datorren Kilometroak jaia ate-jokoan dugu berriro ere!
Palestinako herriak bizi duen egoeraren aurrean, eta haren aurkako indarkeriaren eta genozidioaren aurrean, Abusu Ikastolako hezkuntza-komunitateak elkartasuna adierazi eta bere ahotsa altxatu nahi du. 
HAUR HEZKUNTZAHH0-1: urriak 8, 17:30 etan Aretoan