Skip to main content

Patioa, harreman gizatiarren laborategi positiboa

Hilabete honetan, Mahi-Mahi jantokietan eta patioetan, komunikazioaren indarra berreskuratuko dugu!

Irudia
askora

Oraingoan, agenda berezi-berezia dugu, eta horrek patioa harreman gizatiarren hazkunderako laborategi positibo bihurtuko du. Patioa ez da atseden-leku hutsa izango, baizik eta elkarbizitzarako eta ikaskuntzarako espazio paregabea. 

Izan ere, badakigulako, pertsonak elkar entzuten, adierazten eta ulertzen ikasten dutenean, bizikidetza aberatsago eta errespetutsuago baterantz urrats erraldoiak ematen direla. Jarduera berezi hauen bidez, gure ikasleek komunikatzeko, enpatizatzeko eta gatazkak modu eraikitzailean kudeatzeko tresnak garatuko dituzte. 

Patioan gertatzen denak, azken finean, gure komunitatearen ispilua izaten jarraitzen du. Eta guk nahi dugu ispilu horretan elkarrizketa, ulermena eta bizikidetza agertzea.

Azken albisteak

Hilabete honetan, ERRESPETUA izango da gure abenturen ardatz nagusia.
Datorren Kilometroak jaia ate-jokoan dugu berriro ere!
Palestinako herriak bizi duen egoeraren aurrean, eta haren aurkako indarkeriaren eta genozidioaren aurrean, Abusu Ikastolako hezkuntza-komunitateak elkartasuna adierazi eta bere ahotsa altxatu nahi du. 
HAUR HEZKUNTZAHH0-1: urriak 8, 17:30 etan Aretoan