Skip to main content

IparHorrantza

Irudia
IparHorrantza A4

Abusu Ikastolan, pertsonak modu integralean osatzeko garapen prozesua hezkuntza komunitatean partekatzen dugun misioa dela sinesten dugu.

Horrekin lotuta, beste urte batzuetan antolatu ditugu topaketa metodologikoen bidea jarraituz, ekintza desberdinekin osatutako hamabostaldi berezia prestatu dugula jakinarazteak asko betetzen gaitu.

Gure iparra definituta izanik, egunerokotasunean Ikastola osoan lan egiteko dauzkagun metodologiak bertatik bertara ikusi eta testuinguru errealean ezagutzeko aukera izango dugu alde batetik eta bestetik, helduok ditugun rol desberdinetatik, garapen prozesu desberdinetan familiak aholkatu eta bidea elkarrekin egiteko helburuarekin hitzaldi desberdinekin osatutako programa anitza prestatu dugu: IparHorrantza hamabostaldia: bisitak adin desberdinetako ikasgeletan, jantokiko hezkuntza proiektua ezagutzeko saio eta bisitak,hitzaldiak, DBH bukatu ostean ikasleek dituzten aukera desberdinen orientazio saioak, guraso eskola, batxilergo eta lanbide heziketako ikastetxe desberdinetara bisitak, ikasle ohien kontaketak, adituen hitzaldiak , KONTAIXU bereziak ...

Parte hartu eta egin dezagun bidea elkarrekin, Bilbon, mundu bat haZten delako!

IparHorrantza kartel orokorra

Azken albisteak

Hilabete honetan, ERRESPETUA izango da gure abenturen ardatz nagusia.
Datorren Kilometroak jaia ate-jokoan dugu berriro ere!
Palestinako herriak bizi duen egoeraren aurrean, eta haren aurkako indarkeriaren eta genozidioaren aurrean, Abusu Ikastolako hezkuntza-komunitateak elkartasuna adierazi eta bere ahotsa altxatu nahi du. 
HAUR HEZKUNTZAHH0-1: urriak 8, 17:30 etan Aretoan