Skip to main content

Murgiltze eredua indartzeko bideak aztergai Ikastolen 30. Jardunaldi Pedagogikoetan

Azaroaren 18an egingo dira Donostiako Kursaalean, “Euskalduntzen duen hezkuntza: erronkak eta estrategiak” izenburupean. Bertako zein nazioarteko adituek murgiltze eredu integralago batera igarotzeko gakoak eta lurreratze pedagogikoa aztertuko dituzte.

Irudia
jardunaldiak

Ikastolen Elkarteak 30. Jardunaldi Pedagogikoak antolatuko ditu gutxi barru. Aurtengo edizioan, hezkuntza-komunitatearen eta gizartearen erronka nagusietako bat egongo da erdigunean: euskalduntze-prozesua sendotzea eta murgiltze-eredu integralago bat garatzeko bide berriak urratzea. 

Jardunaldien helburua ez da murgiltze eredua defendatzea bakarrik; gaur egungo errealitate soziolinguistiko aldakorrari erantzunez, orain arteko bidea aztertu, haren indargune zein ahulguneei erreparatu eta euskarak herri-kohesiorako elementu izaten jarrai dezan tresna zein estrategia berriak proposatzea ere bada. 

Saioetan zehar, hezkuntza-alorreko bertako eta nazioarteko adituek hartuko dute hitza, teoria zein esperientzia praktikoak uztartuz. Topaketa hau gaian interesa duen ororentzat dago irekita: irakasle, hezitzaile, familia eta euskal hezkuntza-proiektuarekin konprometitutako pertsona guztiei zuzenduta dago. 

Izen-ematea 

  • Noiz: Azaroaren 18a (09:00-16:45) 

  • Non: Kursaal Biltzar Jauregia (Donostia) 

  • Prezioa: 

    • Ikastolako kideak: 35€

    • Unibertsitateko ikasleak: 20€

    • Kanpoko erakundeak: 50€

  • Izen-ematea: Dagoeneko zabalik dago ikastolak.eus webgunean

Azken albisteak

Atzo, azaroaren 4an, Bilboko Azkuna Zentroak XIII.
Azaroan sartzearekin batera, ikastolako patioa elkar entzuteko, adierazteko eta ulertzeko espazio bihurtuko dugu, jolasaren eta esperientzia partekatuen bidez! 
Urriaren 22an abiatuko da Errigoraren aurtengo udazkeneko kanpaina.
Abusu Ikastolan beti ematen diegu tokia gure hezkuntza-proiektuarekin, euskal kulturarekin eta bizimodu osasuntsuarekin bat datozen ekimenei.